Aholkuak

Hainbat aholku edo tip daude gai bat errazago ikasteko eta barneratzeko. Batzuek aipatutuko ditugu orri honetan, hauek oso garrantzitsuak baitira ikasgaietan kalifikazio ona ateratzeko:

  • Ikasteko denbora zatitu: Hainbat ikerketa esaten dutenez, hobeagoa da ikastea dedikatu behar diozun denbora zati txikitan banatzea. Aproposena zati horiek 30 minutukoak baino ez izatea da, horrela errazago asimilatuko dugu jasotako informazioa eta estresa gutxiago izango dugu.Estudiar o aprender a estudiar? Monitor de técnicas de estudio

  • Ikasteko ordutegi bat sortzea: Egindako ordutegi bat jarraitzea oso egokia da ikasteko etekinak ateratzeko, horrela arlo bakoitzari bere orduak emango dizkiogu eta antolatuago egongo gara.

  • Laburpenak, oharrak eta eskemak egitea: Paper gainean eskemak eta laburpen txikiak egiteak irakurritako informazioa birformulatzera behartzen gaitu, zer ikasten dugun jabetuko gara bide honetan.

  • Oharkabetasunak alde batera lagatzea: Jakingo duzutenez, mugikorra gertu edukitzea ikasten duzuenean ideia txarra da, honek une oro soinua egingo du eta gure atentzioa desbideratuko du, beraz, laga ezazu itxalita edo beste leku batean mugikorra!

  • Eskolan arreta asko jarri behar da: Irakasle askoren iritziz eskolan egiten den lanak garrantzi handi adu, azterketarako ikasi behar den %50 eskolan ikasten dugu. Irakasleek egiten dituzten azalpenak arreta handiz entutea funtsezkoa da.

  • Ikasteko talde bat osatu ezazu: Eskolaz kanpo, talde bat osatu dezakezu eta ikasteko elkartu zaitezkete, lagun baten etxean edo liburutegian adibidez. Taldean ikastak onura sko ekar ditzazke, pausoz pauso aurrera joango zareten denak batera.

  • Kirol bat egin: Jakintsu askoren ustez, kirola egiteak eskolan errendimentu hobea ematen laguntzen du, bai fisikoki bai mentalki osasuntsuagoak egongo zarete.

Zientzietan laguntza behar baduzu egin klik hemen

Hizkuntzetan laguntza behar baduzu egin klik hemen